XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II.- Azalpena eta eskabidea.

Hau da eskabide-orriaren gunea eta bi zatiz osatua dago.

A- AZALPENA.

Gertaera arrazoi eta azalpenak modu zehatzean ematen dira.

Sarrera gisako esaldia: honako hau / hauxe / zera / ADIERAZTEN DIZUT:...... (e)la.

Adibidez: zera ADIERAZTEN DIZUT.

- Martxoaren 24etik 29ra oporrak hartzeko asmoa dudala.

- Zuek antolatutako ikastaro berezian parte hartu nahi dudala eta beste lankide batzuk ere interesatuak daudenez....

- Arrandegi bat jarri nahi dudala herri honetako Errebalburu kaleko 18an, eskabide honi eransten diodan aurreproiektuaren arabera.

Horregatik,/ Eta beraz,(1) Bi zatiak lotzeko erabil daitezkeen hitzak / Horiek horrela / Hau dela eta,/ B- ESKARIA / zera / hauxe / honako hau / ESKATZEN DlZUT:...... (e)la (2) Azalpena eta eskaria laburrak direnean, Adierazten dizut eta Eskatzen dizut esaldiak azalpenaren edo eskabidearen ondoren jar daitezke euskal joskera hobeto gordeaz, baina azalpen luzeetan jokabide honek ulergarritasuna gutxitzen du eta lehen aipatua da egokiagoa.

Adibidez: horregatik, zera ESKATZEN DIZUT: - 28an izango den bilerara beste lankide bat bidal dezazula.

- Ikastaro horri buruzko argibideak Lanarigo-Sailera bidal ditzazuela.

- Arrandegia jartzeko eta irekitzeko Udalaren baimena eman diezadazula.

Eskabide-orriari agiriak eransten zaizkionean eskabide orrian zehaztea komeni da eskabidearen ondoren beste atal batean jarriaz, sarrera-esaldiak honako hauek izan daitezkeelarik.

HONAKO AGIRI HAUEK ERANSTEN DITUT: ERANTSITAKO AGIRIAK:.......

Oharrak.